8/1/08
18/12/07
TXOKOAK/ TAILERRAK/ PROIEKTUAK/UNITATEAK
1) Modu "helburuduna edo intentzionala" (PROIEKTUAK/UNITATEAK)
Umeen behaketa prozesua garatzeko balio du batez ere. Irakasleak ekintza zehatz batzuk prestatzen ditu, haurrek eztabaidatzeko, aldatzeko, konparatzeko, aurkitzeko...
2) Modu "helburugabekoa edo ez-intentzionala"
Umeak dira prozesua planifikatzen dutenak eta irakaslea laguntzaile bezala agertzen da haurren motibazio eta interesak aprobetzatuz. Kasu honetan umeei ikerketa prozesu bat burutzeko aurkera ematen zaie: TAILERRA/TXOKOAK. Zelan desberdindu?
TOXOKOAK aukera libreko espazioak izaaten dira, edozein ekintza burutzeko: gehienek joku sinbolikoa eta garapen soziala bultztzen dituzte.
TAILERRETAN ekintzak antolatuagoak daude eta produktu bat lortzeko bideraruta egoten dira. irakaslearen kontrola handiagoa izan daiteke.
3) Modu ustegabekoa
Umeen interesa piztu duten fenomeno edota gertaera zehatzak aprobetzatzen dira (INTERES GUNEAK).
Hona hemen haurrekin garatzeko adibideak;
EGURALDIAREN TAILERRA
Posibilitate atseginak eskaintzen ditu denboraldi batean egiteko. Fitxak erabili daitezke eguraldia eta arropen arteko erlazioa ikusteko, urtaroak lantzeko... Panpinak egon daitezke jantziak aldatzeko eguraldiaren arabera. Beste posibilitate bat instrumentuen erabilera izango litzateke: termometroa, erlojua, egutegia, kometak... egun bakoitzeko eguraldia adierazteko.
LORATEGIA / NEGUTEGIA
Posibilitate asko daude: gelan bertan landareak jarri bai lorontzietan bai sakuetan, ala eskolatik kanpo ortua ala negutegia eraiki. Adinaren arabera aldagaiak aldatu egiten dira:argitasunean ala argi barik mantenduz, landare arinak eta geldoak landatuz, loradunak eta loragabeak konparatuz ala landare baten zikloa jarraituz... fruituekin mermalada egin...
AURKIKUNTZA bultzatzen da ekintza desberdinen bidez: erein, landatu, ureztatu, konparatu...KONPARAKETAK egiten dira: zein landarek behar du ur gehiago, argi gehiago, zeintzuk loratzen dira udaberrian... BEHAKETA ere beste helburua da eta baita ERRESPETUA sortzea ere.
ANIMALIEN TXOKOA
Helburu bat animaliak ERRESPETATZEA da. Animaliak baditugu elikatu, garbitu, zaindu egin behar ditugu. Beraien ohiturei buruzko informazioa bilatu behar da. Muralak egin daitezke. Jolasak antola ditzakegu, animalien soinuak imitatuz, ibilera imitatuz... Posible da animalia txikiak kolekzionatzea eta beraientzat "etxetxoak" egitea. Artxibo bat egin dezakegu ere, argazki, irudi... eta gero sailkatu beraiek jarritako irizpideen arabera(hegaz egiten dutenak eta ez dutenak, zarata egiten dutenak...)..
Egilea:
Nekane Ugalde
en
2:26 a. m.
0
Iradokizunak
Etiketak:
eguraldia,
errespetatu,
konparatu,
landatu,
txokoa; tailerra,
ureztatu,
zaindu
Technorati tags:
eguraldia,
errespetatu,
konparatu,
landatu,
txokoa; tailerra,
ureztatu,
zaindu
Blogalaxia tags:
eguraldia,
errespetatu,
konparatu,
landatu,
txokoa; tailerra,
ureztatu,
zaindu
17/12/07
SASTARRAIN INGURUGIRO HEZIKETA
href="https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiUBQBWhx0iCW6OzQbLQOmQBCudBb2nx1_3ujWuXtyuJI8I5aqgpATIuRDMIUMjUf4McZgpb9HN49qlh1kyujNn0A_ayzVeJjcGpvE8TUG6-KgZKMLoBONpWyAYYoeuLKSjMpo87r3nYLsb/s1600-h/caserios.gif">
Baserri Eskolak Ingurugiro Heziketan espezializaturiko zentruak dira. Hau da Sastarraingo ekintza nagusia, ikastetxeentzako ingurugiro heziketako programa espezifikoak eskeintzen dituelarik. Programaketa hauek bi, hiru edo egun gehiagotan zehar burutzen dira. Hauetako bakoitzak helburu ezberdinak ditu ezagupen eta gaitasunak eskeintzeko orduan, baina metodologian elementu berdinak erabiltzen dituzte (behaketa eta esperimentaketa), baita ingurugiroaren kontserbazioa bilatzeko konpromezu etikoa ere.
Programaketa bakoitza lantegi eta ekintza ezberdinak burutzean datza. Programa baten barruan ekintza ezberdinak burutuz (bakoitzean alde partzial bat aztertuz) helburu orokorrak lortzen dira. Programaketa oso bat burutzen ez bada, ekintza ezberdinak aukeratu daitezke. Hauek, taldearen interesen arabera autatzen dira (egonaldiaren iraupena, eskola programarekiko integrazioa, e.a.). Programa hauek aisialdi eta kirol ekintzekin osotzen dira, hauetako batzuk lantegietako helburuak betetzeko balio dutelarik. Egunero gaubelak burutzen dira, dramatizazio ekintza eta jokuekin. Gainera, baserri eskolako behorretan pasioak, ingurune edo gertuko herrietara irteerak (Tren Museoa, Ekologia Museoa Azpeitian, Loiola, Zumaia, Donostiako Aquarium-a, Guggenheim museoa, e.a.), espeleologia, tirolina, eta beste hainbat abentura.
Sastarrainen burutzen diren hiru programak honoko hauek dira:
NATURA PROIEKTUA
BASERRI PROIEKTUA
Egilea:
Nekane Ugalde
en
9:54 a. m.
0
Iradokizunak
Etiketak:
baserri eskola,
ingurugiro heziketa,
natura,
proiektua
Technorati tags:
baserri eskola,
ingurugiro heziketa,
natura,
proiektua
Blogalaxia tags:
baserri eskola,
ingurugiro heziketa,
natura,
proiektua
LAU URTAROAK

UDAZKENA
Udaberriak neguari
udak udaberriari
udazkenak udari
eta neguak udazkenari
urteroko kateari jarraituz.
Haize hotza ekartzen duena,
dena tristatzen duena,
paisaia freskatzen duena.
Zu beti izango zara,
neguaren laguna
NEGUA
Oi! Negua!
Zer egin zu gabe?
Zure elurra dugu paregabe!
Zer egin zu gabe nire bufandarekin?
Elurra, umeen jokoa,
batzuetan oso ona,
besteetan arriskutsua.
Zu gabe ez genuke oporrik,
ezta Olentzero eta erregeen oparirik,
zu gabe ez genuke elurrezko panpinarik.
UDABERRIA
A zer ederra!
Arrosa gorri bat bezain alaia!
Zu etortzen zarenean,
denok maitemintzen gara.
Zu zara maitasuna,
denok ongi sentiarazten gaituena.
Nire urtarorik gogokoena,
munduko pertsonarik alaiena sentiarazten nauena.
Txio-txio! txoriek aurrena,
bzzzz! erleek hurrena,
pozten digute barrena.
UDA
Fiu-fiu-fiu!
Donostiako su festak.
Zu uda, pertsonen alaitasuna,
denok pozten gaituzuna.
Beti festarik festa
beti toki batetik bestera,
beti korrika, saltoka.
Zu zara urtarorik alaiena.
Hondartzara eramaten gaituena.
23/11/07
NIRE BURUARI LABUR
Egun euritsu ta ilunetan pozik,
baserri zein urian bizi izanik,
bedartza, larra eta basoa gurago,
ke, zarata eta jende samaldea baino.
Hizkuntza ta herriaz arduraturik,
ekonomia eta lana ahaztu barik,
etxean zein lagunartean egonda,
aurrerantza joateko asmoak hartuta.
IÑAKI MARTIARTU
Egilea:
Nekane Ugalde
en
12:41 a. m.
0
Iradokizunak
Etiketak:
olerkia
Technorati tags:
olerkia
Blogalaxia tags:
olerkia
MENDITZAR ETA MENDITXU (kontutxoa)
- Kendu zaitez nire albotik, txikerragotu egiten nozu eta- esan eutson hasarratuta Menditzarrak Menditxuari.
- Kendu zaitez zeu nire albotik, handiagotu naizen- erantzun eutson hasarratuta Menditxuk Menditzarrari.
Ez batak ez besteak, ez eben zirkinik egin.
MIKEL ZARATE
Egilea:
Nekane Ugalde
en
12:19 a. m.
0
Iradokizunak
Etiketak:
ipuina
Technorati tags:
ipuina
Blogalaxia tags:
ipuina
22/11/07
BARATZE BASERRI ESKOLARA IRTEERA
Bideo honetan Pasaia-Lezo lizeoko LH4.mailako neska-mutilek Baratze baserri eskolan bizi izandako esperientzia ikusi dezakegu. Baserri eskolako egonaldian zehar neska-mutikoek aukera izan dute baserriko lanetan jarduteko (ortu lanetan, abereak zaintzen...) eta esperientzia mordoa bizi izateko. Egonaldian zehar neska-mutikoen eskuhartze zuzena sustatzen da eta horrek modu aktiboan partehartzea eragiten du, nire ustez oso esperientzia motibagarria da haurrentzako.
Egilea:
Nekane Ugalde
en
10:16 a. m.
0
Iradokizunak
Etiketak:
baserri eskola,
irteera,
motibazioa
Technorati tags:
baserri eskola,
irteera,
motibazioa
Blogalaxia tags:
baserri eskola,
irteera,
motibazioa

